LEGEGINTZALDIKO TO OR … (autonomia-erakundearen izen ofiziala)
BEHEAN SINATZEN DUTEN PERTSONEK,1978ko Espainiako Konstituzioaren 29. artikuluaren babespean, eskakizun kolektiboaren oinarrizko eskubidea aitortzen duena, eta azaroaren 12ko 4/2001 Lege Organikoak ezartzen duenaren arabera, Eusko Legebiltzarrak, bere eskumen konstituzionalen erabileraren bitartez, Diputatuen Kongresuko Mahaiari Konstituzioaren 87.3, 92 eta 166 artikuluen erreforma proposamena igorri diezaiola ESKATZEN DUGU, eta horrela:
1) Lege Organiko, tributu edo izaera internazionala eta graziazko eskumenen inguruko berezko gaietan, legegintza – ekimen popularraren gauzatzea eragozten duten muga materialak ezabatu daitezela.
2) 92. artikuluan aurreikusitako erreferenduma garrantzi bereziko kontu politikoen ingurukoa ez ezik, Konstituzioko aurreproiektuak begi ematen zuenari buruz ere izan dadila, oraindik onetsiak izan ez diren Gorte Nagusiek bozkatutako legeei buruz eta indarrean dauden legeen indargabetzea. Erreferenduma 500.000 pertsonen bitartez eskatu ahal izatea ere, bozketan, egiteko eskubidea dutenen gehiengoak parte hartu badute eta emandako baliozko botoen gehiengoaren bitartez onartzen bada, emaitza loteslea izanik.
3) Hiritargoak, 500.000 pertsonako kopuruaren bidez, konstituzioaren erreforma sustatzeko aukera izatea.
Gorte Nagusiek erreforma hau onartu ostean, Konstituzioko 167. artikuluak aurreikusten duenarekin bat, erreferenduma gauzatzea eskatzen dugu.
Azkenik, eskakizun honen erantzuna dagokion buletin ofizialean txertatzea eskatzen dugu.
Jakinarazpenak, eskaerak bidaltzen diren a. .. (izena eta posta helbidea pertsona jakinarazpenak jasotzeko arduraduna) ondorioetarako.